52 lagun elkartu dira Mendi Asteko lehen proiekzioan

Uztarria.eus 2019ko abe. 11a, 10:50

Atzo, asteartea, hasi zuten Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako Mendi Astea. 2018ko Joxe Takolo beka irabazi zuen proiektua izan zen lehen saioaren ardatza: hain zuzen ere, duela bi urte Drangnag-ri mendira egindako espedizioari buruzko ikus-entzunezkoa osatu zuten Alberto Fernandezek eta Mikel Zabalzak, eta hori ikusi ahal izan zen atzo mendi elkartearen egoitzan egin zuten saioan. Bi egileak Azpeitian izan ziren, eta ikusmina piztu zuen proiekzioak: izan ere, 52 lagun bertaratu ziren dokumentala ikustera.

Aitor Unanue egungo Lagun Onak mendi bazkunako lehendakariaren arabera, "Joxe Takolo bekari esker orain arte egin den proiekturik indartsuenetako bat" da atzo Azpeitian aurkeztu zutena. Gaur jarrituko dute Mendi Astearen barruko ekintzekin. Egitasmoan "bertako norbaitek" parte hartzea ere gustatzen zaie antolatzaileei, eta horregatik, gaurko saioan Joxe Luis Eizagirre azkoitiarra ariko da bere esperientzia azaltzen. Aurten Mckinley mendian izan da Eizagirre, AEBetako mendirik altuenean, eta espedizioaren inguruko proiekzioa eskainiko du.