Odola emateko aukera izango da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko abe. 11a, 09:08

Gaur, asteazkena, odola emateko aukera izango da anbulatorioan. 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dira odola ateratzen Odol Emaileen elkarteko kideak.

Gaur, asteazkena, odola ateratzeko aukera izango da anbulatorioan. Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara bitartean izango dute horretarako parada. aurkoa ez da izango, baina, abenduan odola emateko aukera bakarra; hain zuzen ere, abenduaren 23an, astelehenez, ere eskainiko dute horretarako aukera. Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak herritar guztiak animatu ditu odola ematera.