Salgai daude J.J. Vaquerok ostiralean eskainiko duen bakarrizketa saiorako sarrerak

Uztarria.eus 2019ko abe. 10a, 10:34
J.J. Vaquero artxiboko irudi batean.

Hamabost eurotan eskura daitezke sarrerak Internet bidez nahiz Sanagustin kulturgunean, eta ostiralean Soreasu antzokiko lehiatilan erosi ahal izango dira, hemezortzi eurotan. 22:00etan hasiko da umoregile eta gidoigilearen emanaldia, Soreasu antzokian.

J.J. Vaquero umoregileak bakarrizketa saioa eskainiko du ostiralean Soreasu antzokian, eta dagoeneko eros daitezke emanaldirako sarrerak. Hamabost eurotan eskura daitezke sarrerak Internet bidez nahiz Sanagustin kulturgunean, eta ostiralean Soreasu antzokiko lehiatilan erosi ahal izango dira, hemezortzi eurotan. 22:00etan hasiko da Vitamin Produccionesek antolatu duen El Club de la Comediako umoregilearen eta El Hormiguero telebista saioko gidoigilearen emankizuna.