Sanagustin Dantzaleku egitasmoa izango da gaur gauean kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko abe. 13a, 09:21
Sanagustin Dantzalekuko irudi bat.

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:30etik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte bertan.

Sanagustin Dantzaleku egitasmoa izango da gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Ohiko gisan, areto dantzak egiteko aukera izango da 23:30etik aurrera, hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko baitituzte kulturgunean. Hilean behin, ostiralez, bilakatzen dute Sanagustin kulturgunea dantzaleku.