Ostegun gaua girotu dute Dead Eye Wolves eta Ikarass musika taldeek

Uztarria.eus 2019ko abe. 6a, 15:14

Bi kontzertu izan ziren atzo, osteguna, Orkatz kultur elkartean. Taberna horretako agertokian izan ziren Dead Eye Wolves eta Ikarass musika taldeak, 22:30ean hasita, eta jende ugari elkartu zen bertan. Dead Eye Wolves doom eta postmetal musika jotzen duen Mallorcako (Herrialde Katalanak) taldea da. Ikarass taldea, berriz, Durangokoa da, eta post-metal boskoteak Relapse Into Desolation izeneko diskoa argitaratu berri du. Koba Estudioan grabatu dute beren lehen lana.