Abenduaren 10ean hasiko dira Lagun Onaken Mendi Asteko ekitaldiak

Uztarria.eus 2019ko abe. 5a, 10:52

Lagun Onak mendi bazkunak abenduko Mendi Asteko egitaraua prestatu du. Abenduaren 10etik 13ra bitartean izango dira ikus-entzunezko eta solasaldiak. Hilaren 13rako, berriz, batzar nagusia deitu dute Azpeitiko mendizaleek.

Abenduko Mendi Astea prest du Lagun Onak mendi bazkunak. Abenduaren 10etik 13ra bitartean egingo dituzte asteko ekitaldiak. Mendiarekin lotutako hiru ikus-entzunezko eskainiko dituzte Lagun Onak mendi elkartearen egoitzan. Lehen ikus-entzunezkoa 2018ko Joxe Takolo Beka irabazi zuen Drangnag-ri mendira egindako espedizioari buruzkoa izango da, Alberto Fernandezek eta Mikel Zabalzak egin zuten. Urteroko ohiturarekin jarraituz, batzar nagusiarekin eta afariarekin bukatuko dituzte Mendi Asteko ekitaldiak.

Batzarra hilaren 13an, ostiralez, egingo dute mendi elkartearen egoitza, 19:00etan hasita. Honako hau da bilkurarako gai-zerrenda: 2019ko ekintzen balorazioa, 2019ko balantzeko ekonomikoaren onarpena, 2020ko aurrekonturaren onarpena,  2020ko ekintzen aurkezpena, Xoxoteko aterpea, elkarteari eta batzordeari buruzko xehetasunak eta galdera-erreguak.

Mendi Asteko egitaraua:

- Abenduak 10, asteartea. Drangnag-ri, 2018ko Joxe Takolo Bekaren irabazlea. Alberto Fernandezekin eta Mikel Zabalzarekin. 21:00etan, Lagun Onak mendi bazkunaren egoitzan.

- Abenduak 11, asteazkena. Mckinley mendia, Joxe Luis Eizagirrerekin. 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan.

- Abenduak 12, osteguna. K2 mendia, Josema Casimiroren eskutik. 21:00etan, Lagun Onak MBren egoitzan.

- Abenduak 13, ostirala. Lagun Onak MBren batzar nagusia. 19:00etan, mendi elkartearen egoitzan.