Dantzari txikien festarekin hasi dute Itsasi Eguna

Uztarria.eus 2019ko aza. 30a, 15:51

Itsasi Euskal Kultur Taldea bere eguna ospatzen ari da gaur. Uneotan, 40 bat lagun elkartu dituen bazkariaz gozatzen ari dira Jai-Alai jatetxean egungo taldekideak zein bere garaian Itsasin ibilitakoak. Eguna, ordea, dantzari txikien festarekin hasi dute. 11:30ean parrokian izan duten elizkizunaren ondoren, Itsasiko dantzari gazteenak zuzenean joan dira Frontoi Txikira, Done Jakue kalean zehar, gerora bota duen zaparradaren lehen tanten ihesi. Pilotalekuan, harmailak bete dituzten ikusleen babesean, hainbat dantza eskaini dituzte dantzari txikiek.