Urtebetera, ikusgai jarri dute 'Matxinada' ikuskizuna

Uztarria.eus 2019ko aza. 28a, 10:29

Urtebete pasatxo da ehundik gora herritarrek Matxinada ikuskizuna taularatu zutela. Haiek abestuz eta antzeztuz irudikatu zuten 1766. urtean Azpeitian eta Azkoitian jauntxoen kontra jazotako altxamendua, eta Soreasu antzokia jendez leporaino bete zen emanaldiarekin. Urtebetetik gora pasatu den honetan, Kulturaz kooperatibak Matxinada ikuskizunaren bideoa ikusgai jarri du.