Euskararen Eguna dela eta, ekitaldia antolatu du udalak biharko

Uztarria.eus 2019ko abe. 2a, 10:00

Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldia 18:30ean hasiko da, eta udalak herritar oro gonbidatu du Sanagustin kulturgunera.

Euskararen Eguna dela eta, ekitaldi bat antolatu du Azpeitiko Udalak biharko. Hain zuzen ere, Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldia izango da 18:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean, eta erakundeak Udal Euskaltegiko ikasleak, Mintzapraktikan aritzen diren lagunak, Etorkizun programan parte-hartzen ari direnak nahiz gainerako herritar guztiak gonbidatu ditu prestatu duen ekitaldira.