Arkupehotsak egitasmoaren barruan, Habi eta Agian taldeen kontzertuak izango dira bihar Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko aza. 28a, 09:14

22:00etan hasiko dira kontzertuak, Sanagustin kulturguneko arkupean. Ez da sarrerarik ordaindu beharrik izango.

Habi eta Agian musika taldeek kontzertu bana eskainiko dute bihar, ostirala, Sanagustin kulturgunean, Arkupehotsak egitasmoaren barruan. Zuzenekoak 22:00etan hasiko dira, eta sarrera doakoa izango da. 

Bizkaiko eta Arabako lau musikarik osatzen dute Agian taldea, eta rock metala da sortzen duten musika. Disko bat kaleratu dute dagoeneko: Denbora.
 
Habi, aldiz, Villabonako (Gipuzkoa) power duo taldea da. 2018an hasi ziren musikaren munduan urratsak egiten, eta zortzi kanta dituen LP bat kaleratu berri dute, Loratu izenekoa, hain zuzen.