'Nola aukeratu jostailu egokia?' hitzaldia izango da bihar

Uztarria.eus 2019ko aza. 26a, 16:05

Olgeta zerbitzuko Itsaso Pagoagak emango du solasaldia, 15:10ean hasita, Gaztelekuan. Jostailuak aukeratzerakoan jarraitu beharreko irizpideak izango dituzte hizpide, besteak beste.

Gabonen atarian, askok zalantzak izaten dituzte haurrentzako jolas egokiak aukeratzerakoan, eta horren harira, hitzaldi bat izango da bihar, asteazkena, Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak antolatuta. Nola aukeratu jostailu egokia? izenburupean eskainiko du solasaldia Itsaso Pagoaga Olgeta haur zein helduentzako jolaserako baliabide zerbitzuko kideak. Askotariko ildoak jorratuko dituzte: iragarkiak, jostailuak aukeratzerakoan jarraitu beharreko irizpideak, sexismoa... Gaztelekuan izango da saioa, 15:10etik 16:30era bitartean, eta herritar guztiek izango dute bertaratzeko aukera.