'Malefica: maestra del mal' filma emango dute asteburuan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko aza. 28a, 09:10

Malefica: maestra del mal filmaren lau emanaldi emango dituzte larunbatetik astelehenera bitartean Soreasu antzokian. Zapatuan 19:30ean ikusi ahal izango filma, eta igandean 16:30ean eta 19:30ean. Sarrerak 4,5 euroren trukean eros daitezke Kulturaz.eus webgunean, baina emanaldien egunetan ere erosi ahal izango dira Soreasu antzokiko leihatilan. Astelehenean, Ikusleen Egunean, ere izango da emanaldia (21:00etan), eta harako sarrera 3,5 euro ordaindu beharko da.

Malefica: maestra del mal filma 2019an AEBetan ekoiztutako fantasia eta abendura filma da Malefica: maestra del mal. Bigarren zati honetan, printzeak ezkontzeko eskatuko dio Aurorari azkenean, eta hark proposamena onartuko du. Bere amari albiste on hori kontatzen dionean, Maleficak uko egingo dio bere alaba ezkontzeari. Baina Aurorak bere amaren esanei kasurik egin gabe ezkontzarekin jarraituko du. Maleficaren eta printzearen amaren arteko harremana ez da batere ona, eta gertaera honek gerra sortuko du bien artean".