Santa Zezilia egunaren biharamunean, Udal Musika Bandak musika doinuz goxatu du Sanagustin

Uztarria.eus 2019ko aza. 23a, 22:27

Atzo, azaroak 22, Santa Zezilia eguna izan zela eta, musikariei omen egiteko kontzertua eskaini du gaur, zapatua, Udal Musika Bandak. Sanagustin Kulturgunean eskaini dute emanaldia bandako kideek, eta ondoan izan dituzte Kbeat ahots taldeko abeslariak eta Ignacio Arakistain organo-jotzailea. Herritar ugari bertaratu da musikarien doinuez gozatzera, eta besteak beste, honako abesti hauek entzuteko parada izan dute: Bonnie Annie Laurie (John Philip Sousa), Tapas de cocina (Kees Vlak), Children's March (Percy A. Grainger), Fate of the gods (Steve Reineke), The wrong note rag (Leonard Bernstein. Moldaketa: Ted Ricketts) eta The polar express (A. Silvestri eta G. Ballard. Moldaketa: Paul Murtha eta Audrey Snyder).