Azketa ahots taldeak eta Easo abesbatzak kontzertua eskainiko dute igandean Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko aza. 21a, 11:00
Azketa Ahots Taldea.

Azpeitiko eta Donostiako abesbatzek girotuko du Sanagustin kulturgunea igandean. Kontzertua 13:00etan hasiko da, eta hainbat doinu entzun ahal izango dituzte hara joaten diren herritarrek. Hamalau gizonek osatzen dute Azketa ahots taldea gaur egun.

Azketa ahots taldeak eta Donostiako Easo abesbatzak elkarrekin kontzertua eskainiko dute igandean, azaroaren 24an, Sanagustin kulturgunean. Zuzenekoa 13:00etan hasiko da, eta hainbat doinuz gozatu ahal izango dute kultunera joaten diren herritarrek.

Azpeitian 2013an sortutako taldea da Azketa, eta gaur egun hamalau gizonek osatzen dute abesbatza: Jose Mari Arregi, Aitor Epelde, Antton Saez, Iñaki Aizpuru, Josetxo Gallastegi, Eduardo Badiola, Jose Manuel Oiarbide, Felix Uranga, Manolo de la Encina, Jose Mari Aizpuru, Juan Mari Lasa, Pello Otaegi eta Pello Agirre. Zuzendaria, berriz, Luis Mari Galdos da.

Joan zen maiatzean aurkeztu zuten horiek lehen diskoa, euskal abestiz osatutako lana. Dagoeneko hainbat emanaldi eskaini dituzte Azpeitian nahiz herritik kanpo, hala nola Arantzazun, Idiazabalen eta Legazpin.

Egitaraua

Hona hamen igandeko emanaldiko errepertorioa:

-Azketa ahots taldea

1. Santa Maria (Schwether)

2. Jacobs Ladder (Negro Espiritual)

3. Ama (Doinu herrikoia)

4. Seaska ertzean (J. Brahms)

5. Maite (Pablo Sorozabal)

6. Ilun abarra (Zapirain)

-Easo abesbatza

1. Santu-Heilig (Franz Schubert)

2. Souliko (Sergei Jaroff, Bastidak moldatua)

3. Chemo Cargo (Errusiako herrikoia)

4. Camino de S. Petersburgo (Sergei Jaroff)

5. Maitia nun zira (Uruñuela)

6. Sagarraren (Buska Sagastizabal)

7. Kanta Berri (Pablo Sorozabal)