Bertanen moda desfile inklusiboa, bideoan

Uztarria.eus 2019ko aza. 18a, 11:57

Joan den ostiralean, hilak 15, Bertan Azpeitiko merkatari elkartearen moda desfile inklusiboa izan zen Sanagustin kulturgunean. Azpeitiko hamabi dendaren proposamenak ikus ahal izan ziren pasarela gainean, eta dendek ez ezik, herriko beste merkatari batzuk ere parte hartu zuten desfilean. Erlo Telebistako kideek antolatzaileekin eta desfileko partaideekin hitz egiteko aukera izan zuten ekitaldia hasi baino ordu batzuk lehenago.