Aldi baterako gizarte langile bat kontratatuko du Udalak

Uztarria.eus 2019ko urr. 31a, 18:52

Azaroaren 11ra arte izango da lan eskaintzan izena emateko epea zabalik, eta interesatuek Lanbideren bitartez egin beharko dute eskaera. Gizarte langileak azaroaren 18an hasi beharko du lanean, eta sei hilabeteko iraupena izango du haren lan kontratuak.

Enplegu Plana tarteko, Azpeitiko Udalak aldi baterako gizarte langile bat kontratatuko du Lanbideren bidez. Azaroaren 11ra arte izango da lan eskaintzan izena emateko epea zabalik, eta interesatuek Lanbideren bitartez egin beharko dute eskaera. Gizarte langileak azaroaren 18an hasi beharko du lanean, eta sei hilabeteko iraupena izango du haren lan kontratuak. Lan eskaintzaren inguruko xehetasunak, honako lotura honetan ikus daitezke.