Enpresen oinarrizko esparru juridikoen inguruko ikastaroa izango da azaroaren 8an eta 15ean

Uztarria.eus 2019ko urr. 31a, 17:05
Basazabalen egindako formazio saio bateko irudia. (Azpeitiko Udala)

Azaroaren 8an eta 15ean enpresen oinarrizko esparru juridikoen inguruko ikastaroa emango dute Basazabalen. Ikastaroaren prezioa 6,75 eurokoa izango da Azpeitian erroldatuta daudenentzat, eta 8,10 eurokoa gainerakoentzat.

Azpeitiko Udalak eta Deustuko Unibertsitateak elkarlanean, enpresen oinarrizko esparru juridikoen inguruko ikastaroa eskainiko dute Basazabalen. Bertan, enpresen legediaren inguruko oinarrizko esparru juridikoaz arituko dira hizketan eta enpresa erakundeek duten betebehar juridikoa aztertuko da, besteak beste. Azaroaren 8an eta 15ean emango dute ikastaroa, eta interesatuek dagoeneko eman dezakete izena Basazabalen bertan 9:00etatik 14:00etara bitartean, formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera idatzita edo 688 845 118 edo 943-54 79 83 telefonoetara deituta.

Ikastaroaren prezioa 6,75 eurokoa izango da Azpeitian erroldatuta daudenentzat eta 8,10 eurokoa gainerakoentzat. Ordainketa egin baino lehen izena ematea derrigorrezkoa izango da.