Umoreak eta kritika sozialak bat egin dute 'La paz y otras lunas' antzezlanean

Uztarria.eus 2019ko urr. 27a, 09:00

Antzerkiaz gozatuz eta gozaraziz taularatu zuen atzo, larunbata, iluntzean, Ezezagunok antzerki taldeak La Paz y otras lunas antzezlana, Soreasun. Dozenaka lagun bertararatu ziren antzokira Aristofanes filosofoaren La paz obran oinarritutako obra ikustera, eta han elkartu zirenek umoreaz eta kritikaz sozialaz gozatzeko eta hausnartzeko tartea izan zuten. Irabazi asmorik gabeko taldea da Ezezagunok konpainia, eta bere helburu nagusia da aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egitea eta horiei antzerkiak eguneroko bizitzarako eskaintzen dituen tresnak erakustea. Hain zuzen ere, ikasitakoa praktikan jarriz eskaini zuten La Paz y otras lunas antzezlana konpainiako aktoreek.