Egin dute ikasturteko lehen Hezkidetza Foroa

Uztarria.eus 2019ko urr. 23a, 20:11

Ikasturtea hastearekin batera, martxan da berriro Azpeitiko Hezkidetza Foroa. Atzo, asteartea, egin zuten lehen saioa Emakumeen Txokoan. Bertan parte hartu zuten herriko ikastetxeetako ordezkariek (hezkidetza arduradunak, gurasoak eta ikasleak), Gazteria Saileko zerbitzuetako arduradunek, Gazteria eta Parekidetasun teknikariek, Emakume Txokoko dinamizatzaileak, Hezkuntza zinegotziak, Herri Hezitzailea egitasmoaren ordezkariek eta Harremonak egitasmoko arduradunek. Hizpide izan zituzten ikastarorako erronkak, eta horiei tiraka, bakoitzak bere eremuan dituen beharrak eta proposamen zehatzak identifikatzera iritsi ziren. Behin lehen Hezkidetza Foroa eginda, lanean jarraitzeko prest daudela adierazi dute.

(Argazkia: Arremanitz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide