Ordua 03:00etatik 02:00etara aldatuko da zapatu gauean

Uztarria.eus 2019ko urr. 23a, 14:40

Zapatu gauean ordubete gehiago izango da, nahierarako. Igandean azken egunetan baino ordubete lehenago argituko du, eta ordubete lehenago ilundu.

Zapatu gauean 03:00ak heltzen direnean, 02:00etara aldatuko da ordua. Ordubete gehiago izango da, beraz, nahierarako. Gauak ordubete gehiago izango du, bai iratzargailuarekin esnatu behar duenarentzat, bai itzarrik pasatu nahi duenarentzat ere. Aurreantzean, goizago argituko du egunak, eta ilundu ere lehenago egingo du. Ordu aldaketen helburua energia aurreztea da, eta urtean bitan aldatzen dira erlojuak: martxoaren amaieran, eta urriaren amaieran.