'Mikrouhinak' saioa

Pablo Soraluze: "Norbera bere baitan sartzeko espazio bat sortu nahi izan dut"

Uztarria.eus 2019ko urr. 22a, 17:27

Pablo Soraluze eskultore azpeitiarrak egindako zazpi obra ikusgai daude Betharram aretoan. San Juan de la Cruzen testu batetik abiatuta egindako lanak dira, amodio-desamodio testu baten inguruan sortutakoak. Egurra material gisa hartuta, zortzi-bederatzi urteren buruan ondu ditu obrak Soraluzek, eta errepikapena, egunerokotasuna, argia eta mugimendua kontuan hartu ditu. Urriaren 29ra arte izango da zabalik erakusketa; astegunetan 18:00etatik 20:00etara egongo da irekita, eta asteburuetan, 12:00etatik 14:00etara.

Kulturaz kooperatibak, Uztarria Komunikazio Taldeak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean egiten duten Mikrouhinak bideo sortarako egindako bideoa da honakoa.