Datorren azaroaren 10an izango dira Espainiako Gorteetarako hauteskundeak, eta Azpeitiko EAJk laguntza eskainiko die posta bidezko boza eman nahi duten herritarrei. Urriaren 29a, asteartea, izango da laguntza jasotzeko azken eguna; 18:30etik 20:00etara bitartean Batzokian eskainiko du EAJk zerbitzua.