Autoen oinarrizko mekanika ikastaroa egin dute hainbat emakumek

Uztarria.eus 2019ko urr. 22a, 10:39

Emakumeen Jabetze Eskolen barruan, autoen oinarrizko mekanikari buruzko tailerra eskaini zuten larunbatean. Iraurgi ikastetxearen jolaslekuan egin zuten saioa hainbat emakumek, eta horiek autoe gurpilak aldatzen nahiz autoen oinarrizko mantenu lanak egiten ikasi zuten. Ikastaroaren helburuak emakumeen konfiantza indartzea eta maskulinizatutako esparru batekiko jakin-mina, esperientzia nahiz autogestioa sustatzea dira.