Oscar Candedo organistak eta Easo Araoz abesbatzak itxiko dute Organo Erromantikoaren XX. Zikloa

Uztarria.eus 2019ko urr. 18a, 15:02

Organo Erromantikoaren zikloko irudi bat.

Igandean izango da kontzertua, 20:00etan hasita, Loiolako Santutegian. Zikloaren barruko azken aurreko emanaldiak zapatuan izango dira, Azkoitian eta Bergaran. Azkoitiko parrokian Bernhard Marx organistak eskainiko du kontzertua, eta organo ikasleek, berriz, Bergarako parrokian.

Igandean bukatuko da Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren XX. edizioa, Oscar Candedo organistak eta Easo Araoz gazte abesbatzak eskainiko duten kontzertuarekin. Aurreko bi emanaldien gisan, igandekoa ere Loiolako Santutegian izango da, 20:00etan hasita. Zikloko azken kontzertua izango da Azpeitikoa; izan ere, Azkoitiko eta Bergarako kontzertuak zapatuan izango dira. Azkoitikoa Andre Mariaren Jasokundearen parrokian eskainiko du Bernhard Marx organistak (20:00) eta Bergarakoa San Pedro parrokian emango dute organo ikasleek.