Jende kopurua tarteko, Azoka Plazan egingo dute euskal kultur sorkuntzaren transmisioaren inguruko jardunaldia

Uztarria.eus 2019ko urr. 17a, 17:42

Hasieran Basazabal jauregian ziren egitekoak zapatuko Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldia, baina espero baino jende gehiagok eman du izena hitzordurako, eta Azoka Plazara lekualdatu dute. Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzeko eta sendotzeko helburuarekin antolatu dute jardunaldia. Hezkuntza arautuan jarriko dute arreta, eskola bitartekaritzaren egoeraz gogoeta egiteko.

Jende kopurua dela eta, Azoka Plazara lekualdetu dute larunbatean egitekoak diren Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi jardunaldia. Jalgik, Azpeitiko Udalak, Hik Hasik, Elkar fundazioak, Ikaselkarrek eta UEUk antolatu dute jardunaldia, eta joan zen urriaren 3an jakinarazi zituzten egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak.

Egitasmoaren sustatzaileek jardunaldi sorta bat antolatu dute, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzeko eta sendotzeko helburuarekin. Norabide horretan, kultur bitartekaritzaren hainbat eremutara hurbilduko dira jardunaldiz jardunaldi, bitartekaritzan esku hartzen duten eragileen egoera ikusgarri egiteko, baina, batez ere, eragile horiekin batera esparruz esparru kultur bitartekaritzaren erronkak zehazteko: hezkuntza arautua, hezitzaileen formazioa, aisialdia, ekoizpena eta argitalpengintza, komunikabideak, kultur instituzioak... Zapatuan, urriak 19, egingo dute lehen jardunaldia, Azpeitian, Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa. Sormenean hezi, kulturan bizi izenburupean. Lehen jardunaldian hezkuntza arautuan jarriko dute arreta, eskola bitartekaritzaren egoeraz gogoeta egiteko, eta kulturaren irakaskuntzaren erronkak xehatzeko asmoz. Nolanahi ere, hezkuntza arautuaren eta hezkuntza ez-arautuaren arteko zubi zenbait izango dituzte aipagai, bi eremuen arteko elkarlana eta osagarritasuna ardazten joateko.

Jardunaldian parte hartzeko izen-ematea itxita dago, eta animatu den jende kopurua tarteko, Azoka Plazan egingo dute jardunaldia. 

Hona hemen zapatuko egitaraua osorik: 

-08:30-9:00. Dokumentazioaren banaketa.

-09:00-09:15. Ongi etorri mahaia

-09:15-11:00. Hitzaldiak. Dinamizatzailea: Amaia Serrano (EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

  • Kultur transmisioa, katebegi bat kulturaren unibertsoan. Olatz Osa (Elkar Taldeko argitaletxeen zuzendaria)
  •  (Euskal) Kulturak hezkuntza zeharkatzeko manerak. Iratxe Retolaza (EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

-11:00-11:30. Atsedenaldia eta kafe etena.

-11:30-13:30. Kulturgintzaren transmisioa egunerokoan. Esperientziak. Dinamizatzailea: Gotzon Barandiaran (idazlea, Jalgi ekimeneko kidea, UEUkidea).

  • Arte eszenikoak: Pantxika Telleria (Koreografoa. ELIRALE dantza konpainia)
  • Musika: Musikariak Ikastetxeetan programa (Alberto Barandiaran. Kazetaria, idazlea. Nafarroako Hezkuntza Departamentuko teknikaria)
  • Literatura: Eskolako Literatur Kanona egitasmoa. (Amaia Irazusta. Nafarroako Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa)
  • Arte plastikoak: Artaziak. Hezkuntza eta mediazio kulturala.

-13:30-15:00. Bazkaria.

-15:00-16:30. Mahai ingurua: Kultur transmisioa hezkuntza arautuan.

  • Arantxa Hirigoien, Ximun Fuchs
  • Ikastolen Elkartea 
  • Hezkuntza Publikoa 
  • Moderatzailea: Ainara Gorostitzu (Hik Hasiko kidea)

-16:30-18:00. Mahai ingurua: Kultur hezkuntza eskolan gogoetagai.

  • Mikel Artola (Bertsozale elkartea)
  • Oier Araolaza (Dantzan)
  • Nerea Permach (Irakaslea eta EHUko ikertzailea)
  • Haizea Barcenilla (EHUko ikertzaile eta irakaslea)
  • Moderatzailea: Amaia Serrano (EHUko ikertzaile eta irakaslea, UEUkidea)

-18:00-19:00. Itxierako saioa: Soreasuko sormen gunea ezagutzeko bisita gidatua (Kulturaz kooperatiba).