Ikusmen azterketaren eta terapiaren inguruko hitzaldia izango da bihar, Iraurgi ikastetxean

Uztarria.eus 2019ko urr. 16a, 11:46

Gentzane Garcia optometristak eskainiko du solasaldia, 17:15ean. Ikusmen gaitasun egokia izateak ikaskuntza prozesuan duen garrantzia izango du hizpide.

Ikusmen azterketaren eta terapiaren inguruko hitzaldia antolatu Iraurgi ikastetxeak biharko, osteguna. Gentzane Garcia optometristak eskainiko du solasaldia, eta haren helburua da ikusmen gaitasun egokia izateak ikaskuntza prozesuan duen garrantziaz jabetzea herritarrak. Hitzaldira etorri eta profesional baten eskutik gaiaren inguruko informazio zuzena jasotzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Saioa 17:15ean izango da, ikastetxean bertan.