Urriaren 20an ospatuko dute Nafarroa Oinez 201 Tuteran, Izan argi! lelopean, eta urtero bezala, Nafarroako ikastolen jaira joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik.
Autobusa 09:00etan irtengo da Azpeitiko anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00etan izango da. Urriaren 18ko, ostirala, 13:00ak baino lehen eman behar da izena, Ikasberriko idazkaritzan edo 943-15 12 46 telefonora deituta. Ikasberriko ikasleek eta gurasoek sei euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Gainerakoek, berriz, hamabi euro.