Ikusmina piztu du 'Korrontzi Tuba Band' ikuskizunak

Uztarria.eus 2019ko urr. 13a, 11:57

Korrontzi Tuba Band ikuskizuna. Horixe izan da aurtengo Tuba Jaialdiko ekitaldi garrantzitsuenetakoa. Izan ere, tuba eta bonbardino-jotzaile hainbatek eta Korrontzi taldeko musikariek emanaldi berezia eskaini zuten larunbat iluntzean Soreasu antzokian. Zapatu goizean egin zuten ikuskizunaren aurkezpena, eta arratsaldean aritu ziren emanaldia prestatzen. 20:00etan hasi zen ikuskizuna, eta ehun bat lagun izan ziren Soreasu antzokian. Musikariekin batera agertokian izan ziren Aguraingo, Leitzako eta Azpeitiko dantzariak ere.

Hona hemen, Korrontzi Tuba Band emanaldiko argazki batzuk (Irudiak: Alberto Beloki):