Uther eta Grip taldeen kontzertuak izango dira gaur Orkatzen

Uztarria.eus 2019ko urr. 18a, 10:42

Uther taldea Orkatzen eskaini zuen emanaldi batean.

22:30ean hasiko dira emanaldiak Orkatz tabernan, eta sarrera doakoa izango da. Crust-fastcore doinuak eramango ditu Uther taldeak Orkatzera; Grip taldeak, beerriz, grind-punk doinuak eskainiko ditu.

Uther eta Grip musika taldeak izango dira gaur gauean Orkatz kultur elkarteko agertokian. 22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da. Crust-fastcore doinuak eramango ditu Uther taldeak Orkatzera; Ander Mozo azpeitiarra da taldekideetako bat. Lea-Artibaiko Grip taldeak, berriz, grind-punk doinuak eskainiko ditu.