'Diecisiete' filma emango dute datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2019ko urr. 17a, 10:50

Asteburuan Diecisiete filma emango dute Soreasu antzokian. Bihar, etzi eta ostiralean ikusi ahal izango da filma: bihar, ostirala, 22:00etan emango dute; etzi, larunbata, ere 22:00etan izango da; eta astelehenean 21:00etan emango dute. Dagoeneko Interneten eskura daitezke Quien a hierro mata filmaren emanaldietarako sarrerak; biharko eta etziko sarrera 4,5 euro ordaindu beharko da, eta asteleheneko emanaldirakoa, 3,5 euro. Dena den, emanaldien egunetan ere erosi ahal izango dira sarrerak, Soreasu antzokiko leihatilan.

Diecisiete Daniel Sanchez Arevalok zuzendutako eta 2019an estreinatuutako komedia generoko filma da. Honako hau da lanaren sinopsia: "Hector-ek adin txikikoen zentro batean daramatza bi urte. 17 urteko mutiko horrek komunikatzeko arazoak ditu, eta bere baitan itxita dago. Txakurrekin harremanak lantzeko birgizarteratze terapia batean parte hartuko du, eta ikuspegia aldatuko zaio Oveja ezagutzen duenean. Bien artean lotura emozional indartsu bat sortuko da. Hilabete batzuk beranduago, ordea, Oveja familia berri batek adoptatuko du, eta Hector berriro ere bakarrik sentituko da. Ezingo du egoera berria onartu, eta barneratze epea bukatu baino bi aste lehenago zentrotik ihes egingo du. Bere anaia Ismaelek amonaren erresidentzian ezkutatuta aurkituko du Hector, eta biak Ovejaren bila joango dira hiriburura".