Aitor Mimenza Azpeitiko bizilagun elorriarrak irabazi du gaur Donostiako Hiru Hondartzetako 30. Krosa. 10 kilometro dituen proba 31:15 denboran egin du. Haren atzetik bigarren Ander Sagarzazu donostiarrak (31:45) egin du eta hirugarren Imanol Larrañaga azkoitiarrak (32:04). Emakumeetan, berriz, Gabriela Yowhans etiopiarra izan da irabazlea, 34:38 denboran lasterketa bukatuta. Guztira, 3.000 parte hartzailek irten dute krosean.