'Euskal erronka Madrilen' hitzaldia eskainiko du Aitor Estebanek ostegunean Sanagustinen

Uztarria.eus 2019ko urr. 14a, 12:51
Aitor Esteban EAJren Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramailea.

Aitor Esteban EAJren bozeramailea da Espainiako Diputatuen Kongresuan, eta osteguneko solasaldian zehar jeltzaleek Madrilen dituzten erronkak izango ditu hizpide. Azpeitiko EAJk antolatu du hitzaldia, eta 19:00etan hasiko da. 

Aitor Esteban EAJren Espainiako Diputatuen Kongresuko bozeramaileak hitzaldia eskainiko du ostegunean, hilak 17, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Euskal erronka Madrilen izenburupean arituko da solasean Esteban, eta hizpide izango ditu gaur egungo egoera politikoa eta alderdi jeltzaleak kongresurako dituen erronkak. 

Azpeitiko EAJk antolatu du solasaldia, eta gaian interesa duen herritar oro hurbil daiteke bertara.