Hamalau ikastaro eskainiko dituzte azaroan Azpeitiko KZgunean

Uztarria.eus 2019ko urr. 10a, 13:32

Enplegu bilaketa, komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, ofimatika, produktibitatea, sare sozialak eta eAdministrazioa arloetakoak dira emango dituztenak. KZgunearen webgunean edota Enparan dorretxeko egoitzan kontsulta daitezke ikastaro bakoitzean izena emateko aukerak.

Azpeitiko KZguneak prestatu du datorren hilerako eskaintza. Guztira, hamalau ikastaro eskainiko dituzte, guztiak doakoak. Horietan parte hartu nahi dutenek eman dezakete izena dagoeneko: KZgunearen webgunean, edota Enparan dorretxeko egoitzan (tutor.azpeitia@kzgunea.net da hango helbide elektronikoa) kontsulta daitezke ikastaro bakoitzean izena emateko aukerak

Enplegu bilaketa, komunikazioa, oinarrizko formakuntza, irudia eta bideoa, ofimatika, produktibitatea, sare sozialak eta eAdministrazioa arloetakoak dira azaroan KZgunean emango dituzten ikastaroak. Hau da zerrenda osoa, ikastaro bakoitzaren zenbait xehetasunekin:

- Lan-bilaketa Interneten

  • Urruneko ikastaroa (ez aurrez aurrekoa).
  • 40 ordu.
  • Azaroaren 4tik abenduaren 4ra.
  • Gaztelaniaz.

- WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure smartphonean

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Azaroaren 27an eta 28an, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Azaroaren 4tik 15era, 09:00etatik 11:00etara.
  • Euskaraz.

- Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 14 ordu.
  • Azaroaren 18tik 26ra, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.

- Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 16 ordu.
  • Azaroaren 18tik 27ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Canva. Ikasi diseinatzen

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Azaroaren 28an eta 29an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Ofimatika tresnak - LibreOffice

  • Aurrez aurrekoa.
  • 20 ordu.
  • Azaroaren 4tik 15era, 16:00etatik 18:00etara.
  • Euskaraz.

- Ofimatika orokorra. LibreOffice

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Azaroaren 4tik abenduaren 4ra.
  • Gaztelaniaz.

- Kudeatu zaitez Google aplikazioekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 16 ordu.
  • Azaroaren 4tik 13ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • Euskaraz.

- Programa informatiko onenak jaitsi

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Azaroaren 28an eta 29an, 09:00etatik 11:00etara.
  • Euskaraz.

- Sortu zure e-mail marketing kanpainak

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Azaroaren 4tik 20ra.
  • Gaztelaniaz.

- Sare sozialak. Facebook, Twitter eta YouTube

  • Urrunekoa.
  • 40 ordu.
  • Azaroaren 4tik abenduaren 4ra.
  • Euskaraz.

- Lehenengo pausoak marketing digitalean

  • Urrunekoa.
  • 20 ordu.
  • Azaroaren 18tik abenduaren 4ra.
  • Gaztelaniaz.

- Online izapideak Osakidetzarekin

  • Aurrez aurrekoa.
  • 4 ordu.
  • Azaroaren 14an eta 15ean, 11:00etatik 13:00etara.
  • Euskaraz.