Finantzen Euskal Kontseiluko kide izango da Nagore Alkorta alkatea

Uztarria.eus 2019ko urr. 9a, 17:39
Nagore Alkorta artxiboko irudi batean.

Eudelek hiru kide proposatu ditu 2019-2023 agintaldian kontseiluko kide izateko; Alkortaz gain, Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Gordexolako alkate Angela Egia izango dira Eudelen ordezkariak. Eusko Jaurlaritzako, hiru diputazioetako eta Eudeleko ordezkariek osatzen dute kontseilua.

Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea Finantzen Euskal Kontseiluko ordezkarietako bat izango da datozen lau urteetan. Eudelek hiru kide proposatu ditu 2019-2023 agintaldirako; Alkortaz gain, Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Gordexolako alkate Angela Egia izango dira Eudelen ordezkariak. Eudelek azaldu duenez, lurraldetasun eta genero irizpideak izan dituzte kontuan hiru izendapenak egiterakoan. Gainera, biztanle kopuru desberdinak dituzten herrietako ordezkariak hautatu dituzte kontseilu berrirako. Eusko Jaurlaritzako, hiru diputazioetako eta Eudeleko ordezkariek osatzen dute kontseilua.