Azpeitiko Udalak eta IMHk hainbat ikastaro antolatu dute elkarlanean, eta horietako bat datorren astean hasiko da. Hain zuzen ere, urriaren 14tik azaroaren 8ra bitartean, Planoen interpretazioa I. Bistak eta ebakitzeak izeneko ikastaroa eskainiko du IMHk Azpeitian, eta izen-ematea zabalik da dagoeneko.
Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez, Basazabal jauregian: astelehenetik osteguneta, 16:00etatik 19:00etara, eta ostiraletan, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Ikastaroa doakoa izango da, baina parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea. Horretarako bi bide jarri dituzte: 688 845 118 telefonora deitu edo formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera mezua idatzi.