Correosen bulegoa, arratsaldez ere irekita

Uztarria.eus 2019ko urr. 2a, 12:37

Correosen Azpeitiko bulegoak ordutegi zabalagoa du atzotik. Orain arte ez bezala, aurrerantzean arratsaldez ere irekita egongo da bulegoa eta ohiko zerbitzuak eskainiko dituzte bertan, ordutegi berriaren barruan. Horrenbestez, astelehenetik ostiralera 08:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara erabilgarri izango da Correosek Loiolako Inazio Hiribidearen 25. zenbakian duen bulegoa. Zapatu goizetan ere irekita egoten da bulego hori, 09:30etik 13:00etara.