Jexux Zelaia bigarren Espainiako kilometro bertikaleko txapelketan, beteranoen mailan

Uztarria.eus 2019ko ira. 30a, 13:08

Espainiako kilometro bertikaleko txapelketa jokatu zuten atzo, igandea, Canfrancen (Huesca, Espainia), eta Jexux Zelaia korrikalariak sailkapeneko bigarren postua eskuratu zuen beteranoen mailan (irudian, ezkerretik aurrena). Korrikalariek 3,8 kilometroko bidea egin zuten 1.110 metroko desnibelarekin, eta azpeitiarrak 55 minutu eta 34 segundotan osatu zuen igoera. Espainiako txapelketa ez ezik, Espainiako Koparako azken proba puntuagarria ere izan zen atzokoa, eta sailkapen horretan ere bigarren postua eskuratu du Zelaiak.

Guztira, lau proba jokatu dituzte Espainiako Koparen barruan, eta azpeitiarrak horietatik hirutan parte hartu du. Lehenengo lasterketa puntuagarria Kantabrian jokatu zuten, eta azpeitiarrak lehen postua eskuratu zuen beteranoen mailan orduan. Bigarren proban ez zuen parte hartu, eta uztailean hirugarren egin zuen Sierra Nevadan jokatutako lasterketan. Espainiako Kopako proba horietan guztietan eskuratutako emaitzak kontuan hartuta geratu da bigarren postuan Zelaia.