Lagun Onakek etxean galdu gabe jarraitzen du

Uztarria.eus 2019ko ira. 29a, 12:37

Lagun Onak futbol taldeko gizonen lehen taldeak 2019-2020 denboraldiko zazpigarren partida jokatu zuen atzo, zapatua, Garmendipen, Somorrostro taldearen aurka. Azpeitiko taldeak ez zuen lortu hiru puntuak eskuratzerik, baina hutsean berdinduta, puntu bat behintzat irabazi zuen. Atzoko emaitza tarteko, denboraldia hasi zenetik etxean ez du partidarik galdu Lagun Onakek.

Sailkapeneko bederatzigarren postuan da Lagun Onak, hamar punturekin; sailkapeneko aurrenak, Balmasedak, hamasei puntu ditu, eta Sodupe da azkena, bi punturekin. Hain zuzen ere, datorren asteburuan Sodupe izango du aurkari Lagun Onakek. Etxetik kanpo jokatuko du partida Azpeitiko taldeak, baina oraindik ez dute neurketaren eguna eta ordua zehaztu.