Zapatuan 6. Karting eta Minimotard erakustaldia izango da Perez Arregi plazaren eta Damaso Azkue auzunearen inguruetan, eta ekitaldi hori tarteko, hainbat aldaketa izango da autobus geltokietan. Lurraldebusek jakinarazi duenez, Julian Elorza hiribideko nahiz Burdinbidearen Euskal Museoaren ondoko geltokiak bertan behera geldituko dira egun osoan zehar. Horrenbestez, eta halakoetan ohi bezala, autobusek sahiesbidean egingo dituzte geldialdiak. Gaueko autobus zerbitzuekin itzuliko dira ohiko geltokiak funtzionamendura.