Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko EAJk

Uztarria.eus 2019ko ira. 23a, 19:24
Iazko Alderdi Eguneko irudia. (EAJ)

Jeltzaleek datorren igandean ospatuko dute urtero egin ohi duten festa eguna, Forondan (Gasteiz). Autobusa 09:00etan aterako da anbulatorioaren aurretik.

EAJk Alderdi Eguna ospatuko du datorren igandean, irailaren 29an, Gasteizen, eta Azpeitiko EAJk hara joan nahi duten herritarrentzat autobusa antolatu du. Igandean 09:00etan aterako da autobusa anbulatorioaren aurretik. Horrenbestez, Gasteizera autobus horretan joan nahi duten herritarrek igandean anbulatorioaren aurrera agertu beharko dute.