Sanagustin Dantzaleku egitasmoa izango da gaur gauean kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko ira. 27a, 10:23

Sanagustin Dantzaleku egitasmoko irudi bat.

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:30etik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte bertan.

Sanagustin Dantzaleku egitasmoak hartuko du gaur, ostirala, beste behin, Sanagustin kulturgunean. Areto dantzak egiteko aukera izango da bertan 23:30etik aurrera, hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko baitituzte bertan. Hilean behin, ostiralez, bilakatzen dute Sanagustin kulturgunea dantzaleku.