Capsula eta Los Vinagres taldeak ariko dira zuzenean larunbatean

Uztarria.eus 2019ko ira. 26a, 11:00
Los Vinagres taldeko musikariak.

Sanagustin kulturgunean izango dira kontzertuak, 22:30ean hasita. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Capsula eta Los Vinagres taldeek kontzertu bana emango dute larunbatean, irailak 28, Sanagustin kulturgunean. 22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, lotura honetan. Aurrez hamar euroan eskuratu ahalko dira sarrerak, eta egunean bertan, hamabi euroan.

Capsula psikodelia, undeground rocka eta erritmoa uztartzen dituen taldea da. 1997an Buenos Airesen (Argentina) sortu zen taldea, baina azken urteetan Bilbon dute kabia eta bizilekua, nahiz eta ez dioten Europara eta Ipar zein Hego Amerikara joateari utzi. Joan den martxoaren 22an argitaratu zuten Bestiarium diska; apokaliptikoa, iluna eta trangresorea da disko berri hori, taldeak berezkoak dituen rock bizi eta psikodelikoa alde batera utzi ez badute ere.

Los Vinagres taldeak mestizaia nagusi den rock and rolla egiten du, Kanariar irletako energia bolkanikoarekin. Garajetik irten berri den rockabillia eta base erritmiko indartsuak uztartzen ditu taldeak. Salsa eta doinu karibearrez zipriztindutako rock disko berria –Los Volcanes– aurkeztera etorriko dira Sanagustin kulturgunera.