Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna ospatuko dute irailaren 30ean

Uztarria.eus 2019ko ira. 23a, 14:28
Iazko Pentsiodunen Eguneko bazkariko irudia.

Datorren astelehenean, irailak 30, ospatuko dute aurtengo Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna. Azoka Plazan egingo dute bazkaria, eta sarrerak osteguna bitartean erosi ahal izango dira Baigeraren bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean.

Pertsona Helduen Nazioarteko Egunaren bueltan, hainbat ekintza izango dira herrian datorren astelehenean, hilak 30. Kontzentrazioa, bazkaria eta dantzaldia antolatu dituzte egun horretarako. Bazkaritarako sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko. Azoka Plazan egingo dute otordua, eta sarrerak osteguna bitartean erosi ahal izango dira hamabost euroren trukean, Baigeraren bulegoan, 10:30etik 12:30era bitartean.

13:00etarako jarri dute astelehenerako hitzordua; izan ere, ordu horretan hasita, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzea eta kalejira egingo dituzte. Bazkaria, berriz, 14:00etan izango da Azoka Plazan, eta bazkalostean erromeria egingo dute.