Bizikletaren mekanikaz saioa egin dute Ekoetxean

Uztarria.eus 2019ko ira. 23a, 10:57

Bizikleten mekanikari buruzko ikastaroa eskaini zuten atzo, igandea, Ekoetxean, eta hainbat lagun izan ziren bertan saio praktikoa egiten. 11:00etatik 12:30era bitartean bizikletaren mekanikari buruzko askotariko azalpenak jaso ahal izan zituzten saioan parte hartu zuten herritarrek.