Izarraitz elkarteko igerilariak saritu dituzte Igeriketa Galan

Uztarria.eus 2019ko ira. 22a, 20:45

Iker Aizpuruk igeriketa egokitutako lehen saria eskuratu zuen, eta Elene Sudupe Izarraitz elkarteko igerilari azkoitiarrak, alebin mailako bigarren saria. Era berean, junior eta senior gizonezkoen Izarraitz elkarteak hirugarren saria irabazi zuen.

Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Igeriketako Kirol Gala egin zuen atzo, Azkoitian. Lurraldeko 22 kirol klubek parte hartu zuten Baztartxo antzokian egindako ekitaldian, eta federazioak joan den denboraldian emaitzarik onenak lortu zituzten igerilariak saritu zituen. Horien artean izan ziren Izarraitz igeri elkarteko Iker Aizpuru eta Elene Sudupe. Guztira, 72 sari banatu zituen federazioak, igeriketan, igeriketa artistikoan, waterpoloan eta zeharkaldietan emaitza onenak lortu dituzten igerilariak sarituz. Iker Aizpuruk igeriketa egokitutako lehen saria eskuratu zuen, eta Elene Sudupe Izarraitz elkarteko igerilari azkoitiarrak, alebin mailako bigarren saria jaso zuen. Era berean, junior eta senior gizonezkoen Izarraitz elkarteak hirugarren saria irabazi zuen.