Urriaren 1ean hasiko dira Kimura judo taldeko umeen entrenamenduak

Uztarria.eus 2019ko ira. 18a, 18:01

Astearteetan eta ostegunetan izango dira ikastaroak. Saio horietan judoa probatu dezakete interesa duenek, eta atsaginez gero ikastaroetan izena eman dezakete. 

Kimura Judo Klubak ekin dio ikasturte berriari. Helduen entrenamenduak irailaren 3an hasi baziren ere, hasteko daude haurren saioak. Hori dela eta, oraindik eman daiteke izena judo ikastaroan. 

Gaztetxoen lehen judo eskolak urriaren 1ean hasiko dira, kiroldegian. Ohiko egun eta orduetan egingo dituzte saioak, hau da, astearteetan eta ostegunetan.

Adinaren araberako bi saio antolatu ditu Kimurak gaztetxoenentzat. Horrela, 8 urte artekoentzako eskolak 17:30etik 18:30era izango dira, eta hortik aurrerakoenak, 12 urte artekoenak, 18:30etik 19:30era. Helduenak, berriz, 19:30etik 21:00etara izango dira. 

Saioak, Pedro Guerra eta Amaia Goenaga irakasleak zuzenduko dituzte. Astearteetan eta ostegunetan izango dira ikastaroak. Saio horietan judoa probatu dezakete interesa duenek, eta atsaginez gero ikastaroetan izena eman dezakete. Informazio gehiagorako edo izena emateko, deitu telefono hauetara: 628-54 91 50 (Pedro Guerra), 620-85 67 50 (Amaia Goenaga) edo 672-75 60 66 (Amaia Errasti).