Azpeitiko Karate Elkarteak asteazkenean hasiko du ikasturte berria

Uztarria.eus 2019ko ira. 16a, 11:30

Azpeitiko Karate Elkarteak asteazkenean, irailak 18, hasiko du 2019-2020 ikasturteko denboraldia, Azpeitiko kiroldegian. Adinaren arabera antolatu dituzte ordutegia eta asteko egunak: 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako saioak asteazkenetan eta ostiraletan izango dira, 17:30etik 18:30era bitartean; 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako saioak ere egun berean izango dira, baina 18:30etik 19:30era; eta 14 urtetik gorakoek, berriz, astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan jasoko dituzte saioak, 19:30etik 20:30era. Edozein mailatan izena eman edo aipatutako saioei buruzko informazio gehiago nahi dutenek, 646 763 265 telefonora deitu edo aipatutako edozein eskolatara azaldu beharko dute.