Marea Urdina elkarteari buruzko filma aurkeztuko dute hilaren 27an, ostiralez, Azkoitian, eta estreinaldiaren atarian, ikus-entzunezkoaren trailerra kaleratu du Marea Urdinak. 19:00etan izango da estreinaldia, Baztartxo antzokian.
Aniztasun funtzionala duten pertsonen aldeko elkartearen lehena eta oraina jasotzen du lanak, eta taldeak etorkizunerako dituen erronkak ere jaso ditu filmak