Abuztuaren 24an, larunbatez, IX. Euskal Herria Koparen finala hartuko du Garmendipe futbol zelaiak, eta Euskal Herria Kirolak dagoeneko salgai jarri ditu Athletic-en eta Realaren emakumeen talde nagusiek Azpeitian jokatuko duten finalerako sarrerak. Internet bidez eskuratu daitezke finalerako sarrerak zortzi euroren trukean, eta finalaren egunean bertan ere erosi ahal izango dira Garmendipeko leihatilan. 14 urtetik beherakoek eta Lagun Onaken bazkideek, berriz, partida debalde ikusteko aukera izango dute. 16:00etan hasiko da norgehiagoka