Gure Zirkua Azpeitian izango da irailaren 5etik 14ra bitartean

Uztarria.eus 2019ko abu. 13a, 13:11
Gure Zirkua karpa.

Guztira, hamahiru emanaldi eskainiko ditu Gure Zirkuak Azpeitian. Esklaben ondoko zelaian muntatuko dute karpa, eta bertan emango dituzte ikuskizunak. Sarrerak bihar, abuztuak 14, jarriko dituzte salgai, eventbrite.es webgunean.

Gure Zirkuak Azpeitian egingo du geldialdia irailean. Hain zuzen ere, irailaren 5etik 14ra bitartean hamahiru emanaldi eskainiko dituzte. Loiolara bidean, Esklaben ondoko zelaian, muntatuko du Gure Zirkuak karpa, eta bertan emango dituzte saioak egitasmoko kideek. Sarrerak bihar, abuztuak 14, jarriko dituzte salgai, eventbrite.es webgunean.

Honako egun eta orduetan izango dira Gure Zirkuaren Azpeitiko ikuskizunak:

  • Irailak 5, osteguna: 19:00etan.
  • Irailak 6, ostirala: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Irailak 7, larunbata: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Irailak 8, igandea: 12:00etan eta 19:00etan.
  • Irailak 11, asteazkena: 19:00etan.
  • Irailak 12, osteguna: 19:00etan.
  • Irailak 13, ostirala: 18:00etan eta 20:30ean.
  • Irailak 14, larunbata: 18:00etan eta 20:30ean.

Gure Zirkua proiektua hainbat lagunek osatzen dute; tartean, Ekain Ibarguren malabaristak. Honako lotura honetan irakur daiteke Tolosaldeko Atariak Gure Zirkua proiektuari buruz egindako erreportajea.